euskaraespañol

Zuzenbidea eta Giza Genoma Nazioarteko XXIX. Kongresua: Genetika, Bioteknologia eta Medikuntza Aurreratua

  • Event

When and where

From: 04/05/2023 To: 05/05/2023, 09:00 - 13:30

Location

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Maiatzaren 4an ‘Zuzenbidea eta Giza Genoma Nazioarteko XXIX. kongresua: Genetika, Bioteknologia eta Medikuntza Aurreratua’ inauguratuko da, Bilboko Bizkaia Aretoan. 09: 45ean Alberto Emparanza Zuzenbide Fakultateko dekanoak, Gorka Moreno Bizkaiko campuseko errektoreordeak eta Iñigo de Miguel Joera Berriei aplikatutako Gizarte eta Lege Zientzietako Ikerketa Taldeko (GI-CISJANT) irakasle eta ikertzaileak.

Biltzarrean hainbat gairi buruzko hitzaldiak izango dira, bi saiotan banatuta. Lehenengoa 'Dibulgazio zientifikoa, informazioa eta desinformazioa' izango da, eta bigarrena 'Organoideak eta giza lagin biologikoetatik eratorritako beste eredu esperimental batzuk'. Saio bakoitzean 3 hizlarik hitz egingo dute, Madril eta Bartzelonako unibertsitateetatik etorriko direnak.

Maiatzaren 5ean, 9: 00etan, komunikazio-mahai batekin hasiko da. Ondoren, "Medikuntzaren arloan urruneko jarduerak" saioa egingo da, 3 txostenekin. Egunari amaiera emateko, komunikazio onenaren Carlos María Romeo Casabona saria banatuko da.

Ekitaldiaren antolatzaileak G.I - CISJANT, Zuzenbide Fakultatea  eta Zuzenbidearen eta Giza Genomaren Katedra Sarea dira.

Egitarau osoa hemen ikus daiteke.