-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna: ginkana PiEn
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2021/02/11 Noiz arte: 2021/02/14
![Irudia](/documents/10136/26981907/MUJER+y+NI%C3%91A_CC.png/0c5b9b73-8a12-d76f-fb81-add04a269666?t=1612965553679)
Deskribapena
Otsailaren 11 Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna da eta Plentziako PiEn GINKANA bat prestatu da ozeanoa ikertzen duten emakumeekin.
Ekimen honetan Oceánicas taldeak, UPV/EHUko Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzak eta Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren bulegoak hartu dute parte.
Ekintza pilotua ondo ateratzen bada, martxoan eta ekainean ere egingo da.
Jarduera ikastetxe (Otsailak 11, birtualki) zein publiko orokorrari (otsailak 13-14 asteburuan, birtualki-presentzialki) zuzenduta dago eta PiE-UPV / EHUko ikertzaileek gidatutako Google earth sarbide libreko plataforma erabiliz, ginkana birtuala izango du ardatz. Plentzian zehar egingo den biran zehar, emakume zientzialari ezberdinak eta ozeanografiari lotutako beraien ekarpenak ezagutuko dira. Horretarako, parte-hartzaileek erronkak eta probak gainditu beharko dituzte, itsasoaren inguruan eta kostaldearen garrantziaren inguruan zein itsasoak Euskal Herrian eskaintzen dizkigun baliabideen inguruan duten ezagutza hobetuz. Galderen erantzunak eta guneak bisitatzean ateratzen diren argazkiak (asteburuko bertsioan) eskuragarri jarriko dugun estekan igoko dira eta hainbat sari eskuratzeko aukera egongo da.
Informazio gehiagorako: https://bit.ly/2Opt8DP