euskaraespañol

Bizkaia Zubia argiztatzen ahalegindu nahi?

Noiz eta non

Noiztik: 2015/07/18 Noiz arte: 2015/07/19, 12:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

Larunbatean, uztailak 18, 12:00etatik aurrera, Bizkaia Zubian (Portugaleten eta Areetan) Pedalkadaz-Pedalkada ekitaldia egingo da, solidaritatea eta kirola uztartzen dituen ekimena, hain zuzen. Hala, Erandioko Txirrindulari Elkartearen 25. urteurreneko ospakizun ekitaldien artean kokatzen da Bizkaia Zubiaren argiztatzea. Ekimenean spinning egiteko 250 bizikletek sortzen duten energiari esker 5 kilometro baino gehiago led-argiz estalita egongo den  Bizkaia Zubia argiztatu nahi da; halaber, Stop Sanfilippo Fundazioaren alde dirua biltzeko helburua du.

Ikasleek eta UPV/EHUko langileek (AZL eta IIL) Leioa-Erandioko Unibertsitate Kiroldegiko harreran  jaso ditzakete gonbidapenak ekimen solidario horretan (plaza mugatuak) parte hartu nahi izanez gero.

Informazio gehiago