euskaraespañol

Kulturaren Ekonomiari buruzko I. Mintegia Nafarroako Musikaren Hirian

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/12 Noiz arte: 2015/11/11, 20:00 - 15:43

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 12, 8:00etan, 20:00etan, Nafarroako Musikaren Hirian, hasiera emango zaio Kulturaren Ekonomiari buruzko I Mintegiari. Musikaren Hiriak, Nafarroako Musika-kontserbatorio nagusia eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea dira antolatzaileak.

Mintegia lau hitzaldiz osatuta dago lau egunetan burutuko direnak: azaroaren 12an, abenduaren 10ean, otsailaren 18an eta martxoaren 10ean. Lehen saioa, Beatriz Plaza UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua saileko irakasleak eskainiko du, ‘Las Industrias Culturales y Creativas como motor de la innovación social' izenburupean. Bigarren hitzaldia Openbravoko zuzendaria den Ramón Aguinaga Salesen eskutik etorriko da, ‘La transformación de la industria musical' hitzaldi praktikoa eskainiko duena.  Otsailaren erdi aldera, kudeatzaile kultura eta Nafarroako Ganbera Koraleko gerentea den Iñigo Osés Maestrok gutxik ezagutzen duten errealitate batera hurbilduko gaitu ‘El precio de la música' hitzaldiarekin. Eta hitzaldi ziklo hau gorantz doan gai batekin bukatuko da, gastronomiarekin. Basque Culinary Centerreko Masterra duen Lola Ferrerrek bere Master bukaerako lana aurkeztuko du, ‘Sinfonía de sabores' izenburupean.