euskaraespañol

Helioskiametroaren inaugurazioa Arboretumean

Noiz eta non

2016/12/02 2016/12/02, 12:30 - 13:30

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Abenduaren 2an, ostirala, 12:30ean, Arboretumean (Sarriena Auzoa, z/g) inauguratuko da helioskiametroa, behin azken ukituak eman eta gero.

Gailu astronomiko honen bidez Lurraren eta Eguzkiaren artean urtean zehar gertatzen diren efemerideen berri izan dezakegu. Zutoin bat dauka, muturrean lente (edo gnomon) bat duena. Zutoin lentedun hori funtsezkoa da, gune jakin bat zehazten duelako espazioan eta denboran, zeinetatik eguzkiaren izpiak difraktatuko diren lurrean. Horri esker ikus daiteke, besteak beste, urte osoan ez daudela berdin-berdinak diren egun bi.

Ekitaldian parte hartuko dute:
• Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
• Esther Domínguez, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
• Martin Rivas, UPV/EHUko Fisika Teorikoko irakaslea