Informatika Fakultatearen graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2023/10/20, 18:00
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Informatika Fakultatearen graduazio ekitaldia
Ostirala, urriaren 20an, 18.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola zentroko auditorioan, Donostian, Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako graduko eta master ezberdinetako 2022-2023 promozioko 168 ikasleren graduazio ekitaldia egingo da.
Ekitaldiaren buru Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea eta Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko dekanoa izango dira. Ekitaldian Leire Hernandez Ikasle Kontseiluburuk parte hartuko du ere. Era berean, Eider Irigoyen Vicomtech-en ikertzaileak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Gradu bat, milaka aukera’.
PROGRAMA
- Ekitaldiaren aurkezpena, Borja Calvo Informatika Fakultateko Kanpo Harremanetako eta Ikerkuntzako dekanordearen eskutik
- Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko dekanoaren hitzak
- Eider Irigoyen Vicomtech-en ikertzailearen hitzaldia
- Diploma banaketa
- Ekitaldiaren amaiera, Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearen eskutik
*Ekitaldi hau zuzenean ikusi ahal izango da: https://labur.eus/Graduazioa23