euskaraespañol

UPV/EHUk Zabalduz Eguna ospatuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/01 Noiz arte: 2014/12/01, 09:00 - 10:01

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, urriak 1, 9:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) Zabalduz Eguna ospatuko da. Jardunaldia hori Zabalduz programa ezagutarazteko egingo da, Eusko Jaurlaritzak (Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak) 3 miloi €-rekin finantzatutako eta 2013an abian jarritako ekimena, hain zuzen. Programak Unibertsitatearen eta testuinguru sozioekonomikoren arteko ezagutzaren transferentzia eta elkarlana sustatu nahi ditu. Elkarlan hori enpresek edo gizarte erakundeek proposatutako ikerketa proiektuetan txertatuko doktoregaien tesien bidez gauzatzen.

Hala, UPV/EHUko 35 doktoregaik eta beste horrenbeste erakunde sozioekonomikok parte hartu dute programa horretan. Horietako 6 doktoregaik beren ikerlanak aurkeztuko dituzte Zabalduz Egunean hitzaldi laburren bidez, eta, gainera, beste guztiekin batera posterren bidez azalduko dituzte ikerlanak Axular eta Etxepare aretoetan.

Zabalduz programak ezagutzan eta berrikuntzan etengabe aurrera egiten duen gizartera eta ingurune produktibora egokitzeko prestatu nahi ditu doktoregaiak, hots, doktorego ikasketek ez dituzte karrera akademiko bat izateko bakarrik prestatu behar ikasleak, baita enpresa, erakunde eta instituzio berritzaileetan sartzeko ere.

Zabalduz ekimenaren helburuak ondorengoak dira:

  1. Pixkanaka graduatu doktoreen kopurua areagotzea;
  2. Esparru guztietako I+G+B gaitasuna areagotzea, ezagutza errazago transferitzeko Unibertsitatearen eta gizartearen artean;
  3. Enpresa eta gizarte testuinguruan lanpostu gaituak sortzen laguntzea;
  4. Doktore maila lortzen duten pertsonen enplegagarritasuna areagotzea enpresa testuinguruaren barnean;
  5. Doktoreek, ingurune produktibo eta sozialeko berrikuntza prozesuetarako funtsezko elementu gisa, gizartean duten irudiaren balorazioa hobetzea;
  6. Unibertsitatearen eta ingurune produktibo eta sozialaren arteko harremanak indartzea eta estutzea, elkarrenganako ezagutza hobetuz.

Irekiera ekitaldian parte hartuko dute:

  • Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Miguel Angel Lujua, Confebaskeko presidentea

Bestalde, Zabalduz Egunean Jordi Marquet, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Kimika Organikoko katedraduna eta "Iniciativa Henkel"ekimenaren arduradunaren hitzaldia entzun ahal  izango da: "Luces y sombras de la colaboración estratégica público-privada en investigación".

Jardunaldia mahai-inguru batekin bukatuko da. "H2020: Doctorados industriales" izango du izenburua eta moderatzaile lanetan Fernando Plazaola UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea arituko da. Mahai inguruan parte hartuko dute: Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua;  Alberto García Erauzkin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea; Jordi Marquet, eta Eduardo Junkera, Egile Corporation XXI-eko presidentea.