euskaraespañol

"Beldurra ebolaren garaian", hitzaldia eta mahai-ingurua Guillermo Quindosekin

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/15 Noiz arte: 2014/11/27, 19:00 - 15:52

Irudia
Argazkia: European Commission's Humanitarian Aid and Civil Protection department / CC BY-ND 2.0

Deskribapena

UPV/EHUren Mikrobiologiako katedradunak oso bortitza den eta heriotza-tasa handia duen epidemiari buruz hitz egingo du.

Asteazkenean, urriak 15, 19:00etan, AlhondigaBilboko Auditorioan (Arrikibar Plaza, 4. Bilbo), Guillermo Quindosek, UPV/EHUren Mikrobiologiako katedradunak, 'Beldurra ebolaren garaian' izeneko eztabaida eta mahai-ingurua eskainiko du.

Afrikako ebolaren epidemiak ikara handia ematen digu oso bortitza delako eta heriotza-tasa handia duelako. Badirudi nazioarteko komunitatea ez dela gai tratamendu zehatzik ez duen gaixotasunaren hedapena eteteko.  Ebola, beste hainbat gaixotasun bezala, gure planetan dauden desoreken isla da. Haren hedapena eteteko, ezinbestekoa da ebola zer den, non bizi den hura eragiten duen birusa, nola transmititzen den, sintomak zein diren eta diagnosia egiteko zein proba egiten diren jakitea. Garrantzitsua da gaixotasunaren garrantzia testuinguru egokian kokatzea eta hura prebenitzeko erabil daitezkeen tratamendu eta txertoen arazo etikoak ulertzea.

  • 1 OHARRA: Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.
  • 2 OHARRA: Bastida gelan egiteko zen hitzaldia Auditoriora (-1 solairua) eraman da, jende askok egin baitu sarreren eskaria. 

Kultura Zientifikoko Katedraren azken berriak ezagutu daitezke haren blogean eta Facebookeko orrian.