euskaraespañol

Jardunaldia Jardunaldia

UPV/EHUk titulazioen egiaztatzeaz eta kalitateaz hausnartuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/11 Noiz arte: 2014/12/22, 16:30 - 10:13

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

 XX. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen baitan antolatu du Unibertsitateak gogoeta-jardunaldia.

Asteartean, azaroak 11, 16:30ean, Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra, etorbidea, 3. Bilbo) UPV/EHUk "Titulazioen akreditzaioa eta haien etorkizuna" jardunaldia antolatu du, XX. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen baitan. Astearen asmoa hauxe da: Kudeaketa aurreratuaren eta lehiakortasunaren inguruan sentsibilizazioa eta arreta sortzeko edukiak eta esperientziak aurkeztea.

Ikuspegi orokor batetatik titulu unibertsitarioen egiaztapena ulertzea du helburu topaketak. Horretarako, Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzak eta UNIBASQek bere ikuspegia eskainiko diote unibertsitate-komunitateari; hots, irakasle, ikertzaile eta langileei, besteak beste. Jardunaldian graduko eta graduondoko titulazio, ikastegi eta irakasleen akreditazioei buruzko informazioa eman eta eztabaidatuko da.

Topaketa berean, UPV/EHUk aitorpena egingo die Unibertsitateko irakasleen irakaslana ebaluatzen duen Docentiaz programaren laugarren deialdian bikain balorazioa lortu duten irakasleei.

Egitaraua

  • 16:30. Jardunaldiaren aurkezpena
    • Alfonso Davalillo, UPV/EHUko Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuko zuzendaria
  • 16:45. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ikuspegia
    • Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
  • 17:00. UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ikuspegia
    • Juan Andrés Legarreta, UNIBASQeko zuzendaria
  • 17:15. Unibertsitatearen ikuspegia
    • Amaya Zárraga, UPV/EHUko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordea
  • 17:30. Eztabaida txostengileen artean, eta entzuleekin ere bai
  • 18:00. Unibertsitateak datorren urteetan izango dituen erronkak
  • 18:30. UPV/EHUko irakasleei aitorpena