euskaraespañol

Eguneko irudia

"Cola! Poster Week" UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko kartelaren astearen hasiera

Noiz eta non

Noiztik: 2015/01/20 Noiz arte: 2015/01/28, 18:00 - 18:43

Irudia

Deskribapena

Asteartean, urtarrilak 20, 18:00etan, BilboArten (Urazurrutia 23, Bilbo), "Cola! Poster Week" UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearen kartelaren asteari hasiera emango zaio. Ideien transmisore eta arte jarduerak miatzeko eusgarri bezala aztertuko da kartel formatua ziklo honetan, ekimen teoriko eta praktikoen bidez. Urtarrilaren 30era bitartean burutuko dira ziklo hau osatzen duten hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta dokumental baten proiekzioa.

Guztira, hamahiru ekimen burutuko dira bost toki desberdinetan (Arte Ederren FakultateaBilboArteLa casa de artásBelaza Gallery eta Los Cosmos) eta lau estudio ospetsuk (Münster StudioLa Familia PlómezDo the Print eta Estudio Primo) parte hartuko dute. "Cola! Poster Week" ekimenean ikuspuntu desberdinetatik aztertuko da kartel formatua, hala nola, diskurtsoa eta orri zuria bezala, erretorikaren, publizitatearen, komunikazioaren edo propagandaren euskarri bezala, "statements"-en eramaile bezala, proposamen pertsonalen garapenerako bultzatzaile bezala, bitarteko bezala eta helburu bezala.

Informazio gehiago: http://dalecola.com/