euskaraespañol

Brikomikro: elementu txikienetarainoko bidaia

Noiz eta non

2018/09/29, 17:30 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Urteko irudi zientifiko onenak biltzen dituen FOTCIENCIA15 erakusketa ibiltariaren testuinguruan, datorren irailaren 29an, larunbata, haur eta familientzako Brikomikro tailerra antolatu du CFM-Materialen Fisika Zentroak (zentru mixtoa CSIC-UPV/EHU), Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Tailerra elementu txikienetarainoko bidaia interesgarria izango da, eta eskala desberdinetan murgiltzeko estrategiak ikasiko ditugu, bai eta mikroskopio bat eraiki ere.

Noiraino ikus dezakete gure begiek? Zer da ikusi duzun gauzarik txikiena? Tailer honi esker eskala makro, mikro eta nanoskopikoak ezagutuko ditugu. Cristina Enea parkean laginak jasoko ditugu eta mundua eskalatuko dugu lupen bidez, eta baita bakoitzak eraiki ahal izango duen etxeko mikroskopio baten bidez ere.

Tailerra gidatzeko CFM eta Donostia International Physicseko (DIPC) adituak izango dira bertan: Daniel Martínez Tong (DIPC eta CFMko postdoc ikerlaria), Sara Barja (CFM eta DIPCko Ikerbasque ikerlaria) eta Idoia Mugica (CFMko komunikazio eta dibulgazio arduraduna).

Tailerra irailaren 29an izango da, larunbata, arratsaldeko 17:30ean Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea (leku mugatua, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: www.cristinaenea.eus).

Urteko irudi zientifiko onenak

Tailerra urteko irudi zientifiko onenak biltzen dituen FOTCIENCIA15 erakusketaren testuinguruan kokatzen da (Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ikusgai irailaren 30 arte). Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC) eta Zientzia eta Teknologiaren Espainako Fundazioak (FECYT) antolatutako erakusketa honek Jesús Serra Fundazioaren lankidetza du eta CFMren eskutik bisitatuko du Donostia, Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin.

FOTCIENCIA-n ikertzaileak eta ohiko herritarrak artistak bihurtzen dira, argazki kamera zein mikroskopioa tresna dutela, ikerketa zientifikoaren mundua hobeto islatzen duten irudiak bilatzen, zientziaren lana zabala eta erakargarriagoa izatearen garrantziaz jabetuta.