euskaraespañol

Eguneko irudia

Ondare eta paisaiari buruzko webminar-en zikloa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/11/18, 11:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Ondare eta Paisaia Kulturalen Ikertaldeak (GIPyPAC) Ondareari eta paisaiari buruzko webminar-en lehenengo zikloa antolatu du.

Asteazken honetan, azaroaren 18an, 11:00etan, Fabiola Monzón Moyak (Burgosko Arkeologia) emango du hitzaldia, 'Burgosko Done Jakue bidearen ondoan bizi, erregistro arkeologikoaren arabera' izenburupean.

Mintegi guztiak Blackboard Collaborate Ultra (BBC) plataformaren bidez egingo dira, esteka honetan.