euskaraespañol

Finantza krisiei aurre egiteko prebentzio neurriak eta aurreikuspen ereduak

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/25 Noiz arte: 2015/05/18, 19:30 - 15:19

Deskribapena

Astelehenean, maiatzak 25, 19:30ean, Bizkaiko Batzar Nagusietan (Hurtado de Amezaga 6, Bilbo), Finantza Ekonomiako katedradun eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoArturo Rodríguezek "Globalización, crisis e incertidumbre" hitzaldia emango du. Ekitaldia El Sitio elkarteak antolatu du.

Arturo Rodríguezek finantza krisiei aurre egiteko gakoak azalduko ditu. Izan ere, egunik egun zailagoa da krisi horiek aurreikustea, ekonomiaren eta finantzen globalizazioaren ondorioz. Katedradunak ez du baztertzen aurreikuspen ereduak hobetzea, baina prebentzio neurriak sortzearen alde egiten du; esate baterako, erregulazio zurrun eta bateratuagoak nazioartean, edo erreakzio lasterreko mekanismoak, krisi baten ondorioak albait arinen eteteko.