euskaraespañol

Bizikleta unibertsitatean erabiltzeko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/24 Noiz arte: 2015/09/22, 18:00 - 09:57

Irudia

Deskribapena

Vitoria/Gasteizko Hiri Ekologiaren Gelako jardueren barruan eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren laguntzaz, hitzaldi bat antolatu da ostegunean, irailak 24, 18.00etan Arabako campuseko Lascaray Ikergunean, ‘Una experiencia de promoción de la bici en la Universidad de Cantabria' izenburuaz [Bizikleta sustatzeko esperientzia bat Kantabriako unibertsitatean] (Kantabriako gobernuaren Bizikleta bidezko mugikortasunerako plana).

Hitzaldian Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea egongo da eta José Manuel Lombera Cagigas Kantabriako gobernuaren Lurralde Antolakuntza eta Hiri Ingurumenerako Balioespenerako zuzendari nagusiak eta Angela de Meer Lecha-Marzo Kantabriako unibertsitatearen Espazio, Zerbitzu eta Jasangarritasunaren errektoreordeak emango dute.

Kantabriako unibertsitateko erretoreordetza hau proiektu bat ari da garatzen ikasleen eta Unibertsitateko langileen artean bizikleta erabilera sustatzeko. Plan hau +BICEPS proiektuaren testuinguruan dago, Kantabriako unibertsitate kontseilaritzak eta Ikerkuntzaren, Ingurumenaren eta Gizarte Politikaren Sailak Kantabriako ikastegietan bizikleta egunero erabiltzea sustatzeko sortu dutena.