euskaraespañol

Hezkuntza eta Kirol fakultatearen I. elkarretaratzea

Noiz eta non

Noiztik: 2016/01/22 Noiz arte: 2016/01/18, 10:00 - 13:22

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urtarrilak 22, 10:00etan hasi eta 13:30etan amaituta, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol fakultatean (Lasarterako errepidea, 71 01007 Vitoria/Gasteiz), bilera bat egingo da hezkuntzaren eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan lan egiten duten pertsonen arteko gune amankomunak bilatzearren.

Ekitaldiak Javier Garaizar Arabako Campuseko errektoreordea izango du buru eta elkartzeko gune izateko helburua du Vitoria/Gasteizko Irakasleen eskolan eta Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien fakultatean aritu diren pertsonen artean, ikastegiotan azken urteetan zehar norberak izandako lan esperientziak elkarrekin partekatuz. Helburu hori xede, irakasle-ikertzaileek azalpen ezberdinak egingo dituzten irakaskuntza eta ikerkuntza lanaren inguruan eta AZPko kideek mahai ingurua osatu zuren lan egiteko sistema eta metodoen berri elkarri emateko. Fakultate berria UPV/EHUn ikastegiak berrantolatzeko egin den prozesuaren ondorioz sortu da eta indarrean da iragan den urtarrilaren 5etik.