euskaraespañol

Askotariko koloreak... Aurreiritzirik gabe

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/18 Noiz arte: 2016/02/15, 09:00 - 14:57

Irudia

Deskribapena

Vitoria/Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolak XXVII. jardunaldi zientifikoak antolatu ditu, aurtengoan ‘Askotariko koloreak... Aurreiritzirik gabe' izenarekin. Jardunaldiak otsailaren 18 eta 19an egingo dira Vitoria/Gasteizko Europa kongresu eta erakusketa jauregian eta gasteiztar Erizantzako unibertsitate eskolako ikasle, ikasle ohi eta pertsonala dituzte helburua, bai eta UPV/EHUren beste ikastegietakoak eta osasuneko profesionalak ere.

Topagunea eratzea da helburu eskolako ikasle, irakasle, ikertzaile, administrazio eta zerbitzuetako langileek eta osasun-profesionalek esperientziak eta ezagutzak partekatzeko, eta etorkinen atentzio sanitarioaren arloko zailtasunak aztertzea, une honetan gizartean dagoen kultura anitzari buruzko hausnarketa eginez.

Irekiera ekitaldiak Encarnación Betolaza López Vitoria/Gasteizko Erizaintzako U. Eskolako zuzendaria, Javier Garaizar Candina UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea eta María Aguirre Rueda Euskal Gobernuaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitariorako zuzendaria izango ditu buru.

Informazio gehigarria