euskaraespañol

Eguneko irudia

XVI. Fisika Olinpiada, Zientzia eta Teknologia Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/04 Noiz arte: 2016/03/03, 15:30 - 10:37

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, martxoak 4, 15:30etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), XVI. Euskadiko Fisika Olinpiada ospatuko da. Aurtengo edizioan Euskal Autonomia Erkidego osoko 15 ikastetxetako 49 ikaslek parte hartuko dute. Raúl Pérez Sáez eta Josu M. Igartua Aldamiz irakasleak dira lehiaketa zientifiko honen koordinatzaileak.

Fisika Olinpiada hau Batxilergoko bigarren mailako ikasleei zuzenduta dago eta, bere helburua, ikasleen artean zientziaren eta, batez ere, fisikaren inguruan duten interesa sustatzea da.

Parte hartzaileek, fisikarekin lotutako hainbat galdera eta buruketaz osatutako froga teoriko bi gainditu beharko dituzte ikasgelan. Punturik gehien eskuratzen dutenek, Olinpiadaren fase nazionalean parte hartzeko aukera izango dute. Aurten, fase nazionala Sevillan ospatuko da apirilaren 22ti 25era bitartean.