euskaraespañol

UPV/EHUren Udako Ikastaroak Araban

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/08 Noiz arte: 2016/05/27, 10:00 - 13:21

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUren Udako Ikastaroen programazioaren barruan, Arabako Campusak nekazaritzako elikagaien inguruko bi jardunaldi profesional antolatu ditu, ezagutzera emateko Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren arteko lankidetza hitzarmenaren barruan egindako ekintzak.

Zehazkiago, ‘Arabar Errioxako oliba olioa: olibondotik kontsumitzailearenganaino' izeneko jardunaldian, ekainaren 8an eginda, olibondoaren laborantzaren gainean eragiten duten faktoreak aztertuko dira, bai eta Arabar Errioxako oliba olioaren elaborazio eta merkaturatzearen gainekoak ere.

Bigarren jardunaldi profesionala, ‘Nekazaritza ekologikoa: lurralde eta nekazaritza garatzeko gakoa' izenekoa, ekainaren 16an egingo da eta nekazaritza ekologikoari buruzko oinarrizko jakintza eskainiko du, azpimarratuz lurralde garapenean eta nekazaritza jasangarriari eutsi ahal izateko duen garrantzia. Honekin batera, identifikatuko dira nekazaritza ekologikoak dakartzan gizarte onurak, nekazaritza konbentzionalak planteatzen dituen problemei emandako erantzun gisa. Era berean, egungo marko juridikoa aztertuko du ekoizpen ekologikoari eta merkaturatzeari dagokionez, sektorean ari diren eragileen ikuspuntu eta ikusmoldeaz eta plazaratuko ditu Arabako lurralde historikoan nekazaritza ekologikoari loturik diren ekimen ezberdinak.

Informazio gehiago eta  izen ematea:
https://www.uik.eus/eu/aceite-de-oliva-de-rioja-alavesa-desde-el-olivo-hasta-el-consumidor
https://www.uik.eus/eu/agricultura-ecologica-claves-de-desarrollo-territorial-y-agrario