euskaraespañol

Eguneko irudia

Angel Martinez Salazarren omenaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/15 Noiz arte: 2016/12/09, 19:00 - 12:27

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, abenduak 15, 19:00etan Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioian (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria/Gasteiz) Angel Martinez Salazar idazle eta kultur eragilearen adiskideek omenezko eta oroimenezko ekitaldi bat antolatu dute, iragan den abuztuan ustekabean hil zelarik.

Angel Martinez Salazar erreferentzia izan zen XX. mendearen azken bi hamarkadetan arabar hiriburuak bizi izan zuen kultur eta sormenezko esperientzia dinamiko eta autonomoan, bertan literatura, musika, eszena eta plastikaren arloan sortutako proposamenek euskal hiri kulturaren ezinbesteko erreferentzia bihurtu zutelarik.

Martinez Salazar, historia, bidaia, etnografia eta bestelako gai eta generoetako hogei bat titulu moldiztegiari emateaz gain eta, zenbait hedabidetan, kazetari ibiliaz harago, aldizkari batzuen sortzaile ere izan zen, Maskararekin hasi eta Lux Daemoniorum, Paréntesis eta Papeles de Zabalanda jarraituz. Izen honekin editorial bat ere fundatu zen. Eginkizun honetan lagun izan zituen hirian oso izen ezagunak, kasu Antonio Altarriba, Antonio Rivera, Iñaki Ortubay, Mintxo Cemillán, Koko Rico, Hernandez Landazabaldarrak, Mauro Entrialgo, Ernesto Murillo eta beste hamaika.