euskaraespañol

Eguneko irudia

Klima-Aldaketari buruzko Nazioarteko Biltzarra

Noiz eta non

Noiztik: 2017/06/07 Noiz arte: 2017/06/05, 09:00 - 15:58

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ekainaren 7 eta 14 bitartean190 aditu baino gehiago elkartuko dira Bilbon. Beren egiteko nagusia izango da Txosten Metodologiko berria lantzea, zeinak Nazio Batuen Erakundeko Klima-Aldaketako Marko-Ituneko herrialdeek beren berotegi-gasen emisioak eta xurgapenak kalkulatzeko darabiltzaten gidalerroak eguneratzeko balio izango duen, Pariseko 2015eko Akordioaren eskakizunetara egokitzeko.

Bilerak, beraz, abian jarriko du egokitze prozesua, Report 2019 Refinement to the 2006 IPCC Guidelines for National Greenhouse Gas Inventories (2019 Refinement) delakoa sortzea helburu duena. Zehatzago, bertan elkartuko diren adituek txoten horren atal nagusien nondik norakoak finkatuko dituzte, egitekoak antolatu eta banatuko dituzte idazleen artean eta mugarriak ezarriko dituzte oraingo Bilboko eta aurtengo irailean egingo den bigarren bilera bitarteko aurrerapenak ezartzeko. 2108. urtean beste bi bilera egingo dituzte, eta aurreikuspenen arabera, 2019ko Egokitzapena amaituta izango da 2019ko maiatzean IPCC erakundeak egingo duen jardunaldi plenarioan.

Mr. Kiyoto Tanabe, e IPCC-ren berotegi-gasen herrietako Inbentarioez diharduen Talde Eragileko presidenteetako bat da. Bere esanetan, "talde honek uste du IPCCren 2006ko Gidalerroek oinarri metodologiko sendoa eskaintzen dute berotegi-gasen inbentarioen inguruan, baina beren balio zientifikoari eusten zaiola segurtatzeko, zenbait egokitzapen egin behar dira, urte horrez geroztik gertatu diren aurrerapen zientifiko eta teknologikoak kontuan izateko. Hori horrela, IPCC-k erabaki zuen Txosten Metodologiko berria ekoiztea, aipaturiko Report 2019 Refinement to the 2006 IPCC Guidelines for National Greenhouse Gas Inventories (2019 Refinement) delakoa".

Bilbon egingo den bilera antolatu duten erakundeak ondokoak dira: BC3 (Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Espainiako Klima-Aldaketarako Bulegoa.

María José Sanz BC3ko Zientzia Zuzendaria da. Bere esanetan, 2019ko Egokitzapenak zoru komuna eskainiko die herrialde guztiei aurrera egin dezaten Pariseko Akordioetan adostutako bidean. "Zientziak segurtasuna eta gidaritza eskaini behar ditu, jardun politikoari oinarrizko bere ekarpena egiteko", adierazi du. "Bilera garrantzitsu hau egiteko Bilbo aukeratu izana errekonozimendu handia da"

2019 Egokitzapenaren helburuak dira:

  • Oinarri zientifiko sakon eta eguneratua eskaintzea berotegi-gasen herrietako inbentarioen prestaketa eta etengabeko hobekuntza laguntzeko.
  • IPPCren 2006ko Gidalerroak berrikusi  baino, eguneratzea, edo osatzea zientziaren aurkikuntza berriek hala eskatzen duten kasuetan.

Bere egitura eta formatua IPPCren 2006 Gidalerroen berbera izango da (atal orokorra eta bost bolumen), inbentarioen kudeatzaileei bi erreferentziak batera erabiltzea errazteko.