euskaraespañol

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Legazpin eta Zarautzen

Noiz eta non

2017/12/20, 18:30 - 00:00

Kokapena

Gipuzkoa

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, abenduak 20, 18.30etan, Legazpiko Kultur Etxearen Areto Nagusian, (Latxartegi, 3) eta Zarautzeko Lizardi B.H. Institutuko Areto Nagusian (Araba, 18), Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Ekitaldia elebiduna izango da.

Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.

Guztira, UPV/EHUk 10 batzarrak egingo ditu Gipuzkoan. Legazpi eta Zarautz ostean, ondorengo asteetan Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenak zeharkatuko ditu urtarrilaren 12an Irunen emango den informazio-hitzaldiarekin amaitzeko.