Orientazio Azokako tablet-ak banatu dira
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2019/03/12
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritsunaren arloko Errektoreordetzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Campusetan zozkatu dituen tablet-ak banatu dira. Zozketa Unibertsitatek hiru campusetan antolaturiko Orientazio Azoken esparruan sartuta dago.
Arabako Campusean, Ana Aguirre Aguirre, IES Arrigorriaga BHI-ko ikaslea, irabazle suertatu da. Anak interesa azaldu du Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduko ikasketak egiteko.
Bizkaiko Campusean aldiz, Paula Ugarteburu Etxebarriak, IES Lekeitio BHI Ikastetxeko ikasleak, irabazi du tablet-a. Paulak Medikuntzako Gradua egiteko asmoa du.
Halaber, Gipuzkoako Campusari dagokionez, Maider Calvo Cocerok, Irungo IES Pío Baroja BHI ikastetxeko ikasleak, irabazi du tablet-a. Maiderrek batxilergoko ikasketak bukatzen dituenean, Sorkuntza eta Diseinuko Gradua egiteko asmoa du.
UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritsunaren arloko errektoreorde Txelo Ruizek banatu zituen campusa bakoitzari zegokion tableta, campus bakoitzeko errektoreordearen laguntzaz, alegia Ivan Igartuaren, Patxi Juaristiren eta Agustin Erkiziaren laguntzaz.