euskaraespañol

CREATIVIUM: Zientzian sormen prozesuari buruzko argazki-erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2019/09/23 Noiz arte: 2019/10/05, 00:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Donostia International Physics Centerrek (DIPC) Creativium argazki-erakusketa antolatu du Passion for Knowledge (P4K) jaialdiaren baitan eta EHUkultura Gipuzkoaren laguntzaz. Hau ikusle guztientzako egongo da irekia, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, irailaren 23tik urriaren 5ra bitartean. Sarrera librea da.

Gustavo Ariel Schwartz ikertzaileak 2010etik DIPCn zuzentzen duen Mestizajes programako ekimen berri bat da Creativium. Diziplinarteko proiektua da, eta sormen zientifikoa artearen eta literaturaren ikuspegitik aztertzen eta islatzen du. Mito eta sinesmenetatik harago, egiaztatu nahi du sormen zientifikoa garatu, sustatu eta ikertu egin daitekeen prozesu bat dela.

Zientzialarien eguneroko jardunaren argazki artistikoek eta sormenari eta sormen-prozesuei buruzko testuek lagunduta, Creativium erakusketak arlo artistikoaren eta zientifikoaren arteko ikuspegi bikoitzeko hausnarketa proposatzen du. Gustavo Ariel Schwartz da erakusketaren komisarioa, Paula Arbide argazkilaria eta Kris Meraki diseinatzailea. Proiektua DIPCk finantzatzen du, CSIC Fundazio Orokorraren laguntzarekin.

Argazki-erakusketa irailaren 23tik urriaren 5era egongo da zabalik UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan. Argazki-erakusketaz harago, Creativium proiektua argazki-liburu bat (liburu-dendetan eskuragarri dago) eta webgune bat ere bada: creativium.mestizajes.es