euskaraespañol

Inkling-ei buruzko nazioarteko IV. kongresua

Noiz eta non

2018/03/26, 12:00 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Martxoak 26 eta 27 dituelarik, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan Inkling-ei buruzko nazioarteko IV. kongresua burutuko da ‘War and Peace in the works of the Inklings’ izena hartuta. Rewest taldeak (Amerikar Mendebaldeko literatura eta kulturari buruzko ikertaldeak) antolaturik, ekitaldia komunitate akademikoa du helburu, bai eta, oro har, jende guztia ere. Sarrera dohainekoa da.

J.R.R. Tolkien, C. S. Lewis, eta antzeko Inklingei buruzko hitzaldiak oraingo edizio honetan gerra eta bakearen inguruan arituko dira, Oxford-eko (bereziki J. R. R. Tolkien) idazle multzo honen idazlanen baitan. Honetarako, nazioartean aipu eta sona duten espezialistak gonbidatu dira, hala Rosário Monteiro, Lisboako NOVA unibertsitatekoa, Eduardo Segura, Granadako unibertsitatekoa nola Asle Toje, Osloko bake nobelaren institutukoa.

Zehazkiago, Asle Tojek J.R.R. Tolkienen lanaren estrategia geopolitikoei buruz emango duen ponentziak, But why all this secrecy? I though we’d won the battle!’. The Lord of the Rings as a case of grand strategy (Zer dela eta horrenbeste sekretu? Uste nuen irabazia genuela bataila!’. Eraztunen Jauna estrategia geopolitikoaren eredu gisa), astelehenean izango da, martxoak 26, 17:00etan Letren Fakultateko gradu aretoan. Ingelesez izango da.