euskaraespañol

Eguneko irudia

Bizkaiko Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/16 Noiz arte: 2016/09/15, 11:00 - 16:25

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, irailak 16, 11.00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa z/g, Leioa) Bizkaiko Campusera datozen nazioarteko bisitariei ongi etorri ekitaldia (Orientation Day) eskainiko zaie.

Ekitaldian, unibertsitateko ordezkarien agurrez gain, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izango dute bisitatzaileek. Baita hiriko giroari, edo eskaintzen de kirol-programei, aisiari edo kultura-kurtsoei buruzko informazioa ere.

EKITALDIAREN PROGRAMA

  • Nekane Balluerka, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen agurra.
  • Carmelo Garitaonandia, Bizkaiko Campuseko errrektoreordearen agurra.
  • Mercedes Rodriguez, Bilboko Udaleko Turismoko zuzendaria
  • Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, Nazioarteko Harremanen Bulegoa.
  • Erasmus Student Network Bilbao Ikasle Elkarteko lagunek lehenengo lauhilekorako prestatu dituzten ekimenak aurkeztuko dituzte.

*Komunikabideentzako oharra

11:00etan argazki ofiziala egingo da zentroko atarian