euskaraespañol

UPV/EHUren Irudia zabaltzen laguntzeko sarien VII. edizioak estratosferara eraman du unibertsitatea

Proiektu irabazleak izpi kosmikoak analizatzen dituen detektagailua da, puxika estratosferiko batean 30 km-tara igotzen den bitartean

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/12

Irudia
Saria jaso duten ikasle guztiak

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Espazialeko masterreko 12 ikaslek osaturiko taldeak irabazi du gaur goizean banatu diren Unibertsitatearen irudia zabaltzen lagundu duten ikasleentzako sarien VII. edizioko lehenengo saria eta irabazi du bere proposamenari esker: ‘EHUspace: ACORDE'.

Proiektuari esker, izpi kosmikoen detektagailu batek, puxika estratosferiko batean 30 bat kilometrotako altuerara igotzen den bitartean jasotzen dituen izpien kopuru eta mota analizatu eta zehazten ditu. Taldea ESA Europar Agentzia Espazialak eta SNSB Suediako Agentzia Espazialak hautatu zuten 2015eko abenduan REXUS/BEXUS programarako, Alemania eta Suediako agentziek babestuta, non bide ematen zaien europar ikasle unibertsitarioei esperimentu zientifiko eta teknologikoetan parte hartzeko suziri eta puxiken bidez. ‘EHUspace' proiektua jaso duen saria, Alejandro Otero del Amo buru duela, 2.500 eurotakoa izan da.

Bigarren saria Ainhoa Ocio eta Jone Conderentzat izan da, ingeniari kimikoa lehenengoa eta publizitate eta harreman publikoetako ikasle bigarrena, merkatura, ‘Ghasteiz' izena duelarik, arabar patatarekin egindako garagardoa ateratzea lortu baitute. Bestela ezin eta, jakina, ikasle biak Vitoria-Gasteizkoak dira eta modu honetara omenaldia egin nahi izan diote bere lurralde eta hiriari, ikasleen beraien hitzetan, batzuetan beste hiriek adina aitortza egiten ez zaiolako. Proiektuak jaso duen sariaren zenbatekoa 1.500 eurotakoa izan da.

Hirugarren saria, 1.000 eurotakoa, Arturo Cancio Ferruzen ‘A Revolta dos Panos' izeneko proiektuari eman zaio. Proposamena, berez, kanpaina bat da emakumeen aurkako bereizkeriaren aurka eta genero berdintasunaren defentsan. Kanpainaren irudia bandera bat da, erabilitako sukaldeko trapuek osatuta. Bertan hala irakurri ahal da: "A casa é das mulheres, a rua dos homens" ("Etxea emakumeena, kalea gizonena").

Ekitaldian 600 eurotako akzesitak ere eman zaizkie hurrengo proiektu hauei, zein bere jakintza arloan:

  • Zabalki pilota txapelketa. Aitor Alduntzin Iriarte buru duen taldea. (Gizarte eta Lege Zientziak).
  • Generoa, sexualitatea eta Hezkuntza Perun. Malen Otxoa de Retana Monge-ri. (Osasun Zientziak).
  • Formula Student Bizkaia. Aitor Blanco González buru duen taldea. (Ingeniaritza eta Arkitektura).
  • Creciendo en armonía [Harmonian hazten]. Esperientzia Geletako koruari (BEGA)- Bizkaia. (Arteak eta giza zientziak).
  • A3: Cuando la libertad deja de ser libertad [Askatasunak askatasun izateari uzten dionean]. Alejandra Rastrilla Rodríguez buru duen taldea. (Arteak eta giza zientziak).

Edozein mailatan delarik, tokikoan, probintzialean, estatu zein nazioartekoan, sari hauen bidez aitortu eta saritu nahi izan da 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan UPV/EHU^ren irudia hobekien zabaldu duten ikasleen lana.