euskaraespañol

Industria 4.0 prestakuntza programa

UPV/EHUk, Arabako diputazioak eta arabar LHko ikastetxeek sinatu dute fabrikazio aurreratuari buruzko hitzarmena

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/28

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Arabako Foru Aldundiak, EGIBIDEk, Ikaslan Arabak eta bazkidetutako bere bi ikastegik (Mendizabala LHII eta Zaraobe BHI) lankidetza hitzarmena sinatu dute tresna eta bitartekoak garatu ahal izateko, hain zuzen ere, Fabrikazio aurreratua – Industria 4.0 iritsi orduko Araba prest eta gertu egongo bada, abagunea aprobetxatuz.

UPV/EHUren baitan, Industria 4.0 prestakuntza programa Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan garatuko da. Hitzarmenaren bidez, profesionalak prestatu nahi dira arabar enpresak pertsonal espezialista, behar bezala prestatua izateko beharrari aurre egin nahian; ekoizpen prozesuen digitalizazioak dakarren erronkari aurre egin eta aukeraz profitatzeko eta bezeroei ahalik eta erarik lehiakorrenean erantzuteko. Era berean, hiru erakundeetako irakasleak gaitu eta prestatu nahi da arlo horretako teknologietako batzuen inguruan eta Arabako ikastetxeetan baliatu beharreko ekipamendua hornituko da, goi mailako prestakuntza espezializatua gauzatuko bada.