“Landartean Mod 2: ingurune naturalarekin lanean” mikrokredentzialaren beka-deialdia
First publication date: 31/03/2026
Deialdia
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (AGET-UPV/EHU, aurrerantzean) Landartean Mod 2: ingurune naturalarekin lanean mikrokredentziala eskaintzen du. AGET-UPV/EHUrentzat, estrategikoa da Arkitekturako ikasle ohiak hirien birnaturalizazio prozesuetarako formakuntzan eta espezializazioan sustatzea. Deialdi honen bidez, mikrokredentzialaren matrikulan diru-laguntza eman nahi zaie arkitekto tituluaren matrikula AGET-UPV/EHUn ikasketak amaitu dituzten ikasleei.
Onuradunak
- AGET-UPV/EHUko ikasle egresatuak.
- Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean elkargoraturiko arkitekto bizkaitar, gipuzkoar, arabar eta nafarrak.
Eskariak aurkezteko epea eta tokia
Eskaerak aurkeztu ahal izango dira deialdi argitaratzen den egunetik hasita, 2026ko apirilaren 16 arte, biak barne, posta elektroniko bat helbide honetara bidaliz: aget.landartean@ehu.eus , eskatzailearen izen-abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia eta kontakturako posta elektronikoaren helbidea.
Eskaerak jaso ondoren, adjudikaziodunen zerrenda argitaratuko du ikastegiak eta onoradunei jakinaraziko zaie.