inf_pruebas_de_acceso_para_mayores_de_25

EGOKITZAPEN ESKAERAREN PROZEDURA 2026, 25 URTE ETA 45 URTE GORAKO IKASLEEN SARBIDE PROBETAN

URTARRILA ETA OTSAILA

Sarrera probetara aurkezten diren eta behar espezifikoak dituzten pertsonek zerbitzu honetara jo beharko dute. Zerbitzuak egokitzapenak eskatzeko jarraibideak adieraziko dizkio eta era berean unibertsitate ikasketetarako beharren aurreikuspena egingo du.

Harremanetarako pertsona: Mamen López

94 301 5184

discap@ehu.eus

OTSAILAREN 9tik 27ra

Egokitzapen eskaerak egiteko epea.

Eskaerak bideratzeko,  diagnostiko txosten bat eduki beharko da, pdf edo word formatuan eskaneatuta, honako argibide hauen arabera:

Desgaitasun mailaren aitorpen agiria, eta agiririk ezean, mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa, honako hauek barnean hartuta:

  • Ikaslearen izen-abizenak
  • diagnostiko argia eta esplizitua
  • profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne)
  • bidalketa-data osoa.

Dokumentu horiek eguneratuak izan beharko dute, gehienez 2 urteko antzinatasunarekin. Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen txostenetan, txosten zaharragoak onartuko dira,  txostena egin zenean ikasleak gutxienez 10 urteak beteta bazituen.

MARTXOAREN 2tik  27ra

Zerbitzuak eskaerak baloratu eta ikaslearekin harremanetan jarriko da egokitzapenak zehazteko.

APIRILAREN  13

Sarbide Probarako Zuzendariak epaimahaien osaeraren eta tokien berri emango dio Zerbitzuari.

APIRILAREN 14 ETA 15

Zerbitzuak  epaimahaiari  beharrezko egokitzapenei buruzko informazioa emango dio.

APIRILAREN  21

Zerbitzuak ikasleari epaimahaiak egokitzapenei buruz informazioa jaso duela  baieztatuko dio.