Laguntzak eta baliabideak

ONCE Fundazioko V. laguntza deialdia, desgaitasunak dituzten Gazteentzako Berme Sisteman izena emandako gazteek atzerrian hizkuntz-ikastaroak egiteko  

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 30ra arte irekita egongo da

 

Bekak "Oportunidad al talento"

ONCE Fundazioak eskaintzen duen beken programa honek ditu: nazioarteko mugikortasunerako bekak, master eta graduondorako bekak, doktorego-bekak, ikerketarako bekak, enpresetako praktikak desgaitasun handiak dituzten ikasleentzat eta kirolak eta ikasketak bateragarri egiteko bekak.

 

Garraio egokitutako Bekak

Garraio publikoa erabiltzeko mugikortusuneko zailtasun handiak dituzten ikasleek UPV/EHUko zentroetarako bidaien gastuak ordaintzeko laguntza hau eskatu ahal dute.

 

Fundación Universia bekak desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzat

Universia Fundazioak % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-ziurtagiria duten ikasleentzako 1.000 euroko beken deialdia egin du, ikasle horiek aukera-berdintasunean sartzea eta haien aurrerapen akademikoa bultzatzeko. Beken programa honek kalitatezko hezkuntza inklusiboa sustatzen du.

Izena ematea urriaren 3ra arte Universia Fundazioaren webgunean. 

 

Adecco Fundazioaren unibertsitateko desgaitasuna duten ikasleei zuzendutako beka deialdia

Gradu, master edo LHko ikasketetarako bekak.

 

Adecco Fundazioa eta Cadaguaren beka II. deialdia, desgaitasunak dituzten unibertsitate ikasleentzat

600 €-tik 4.000 €-ra arteko 10 prestakuntza-beka.

Eskaerak egiteko epea irailaren 30ean amaituko da.


"Reina Letizia para la Inclusión” Laguntza-programa

Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuak deitutako programa, desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza eta lanbide baldintzen hobekuntza sustatzeko.

Laguntza motak:

  • Laguntza-produktuetarako eta behar teknikoetarako laguntzak
  • Prestakuntzarako eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko laguntza teknikoa eta pertsonala emateko laguntzak
  • Unibertsitateko, graduko, graduondoko eta masterreko ikasketetarako laguntzak
  • Nazioarteko mugikortasunerako laguntzak
  • Mugikortasun nazionalerako laguntzak
  • Hizkuntza-gaitasunak eskuratzeko laguntzak
  • Doktoretzarako laguntzak
  • Goi mailako kirolarientzako laguntzak

Eskabideak bide elektronikoz aurkeztu ahal izango dira www.rpdisla dad.es helbidean eskuragarri dagoen formulario normalizatuan, edo Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030en egoitza elektronikoan, https://sedemscbs.gob.es helbidean, "Desgaitasunari buruzko Errege Patronatua" izeneko "izapideak" atalean.

Eskaera egiteko epea uztailaren 16an amaituko da.

Informazio-bideorako esteka


Universia Fundazioaren desgaitasunak dituzten doktore heziketarako Beka Deialdia

  • 5.000 euroko  9 beka.
  • Eskaerak: Universia Fundazioaren web-orriaren bidez.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko azaroaren 11ra arte.
  • Beken erabakia: 2019ko azaroaren 30ean.