EGOKITZAPENAK UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIO PROBETAN

Motore urritasuna duten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
  • Altzari egokitua
  • Espazio irisgarriak
  • Hezkuntza laguntzarako espezialista
  • Transkripzioa
  • Aparteko gela
  • Ordenagailua (posible diren ikasgaietan)

Ikusmen urritasuna duten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
  • Hizkiak handitzea
  • Azterketen egokitzapenak IBTk eginda
  • Aparteko gela ekipamendu espezifikoarekin
  • Ordenagailua, lupa, braille teklatua, etb

Entzumen urritasuna duten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
  • Zeinu Hizkuntzako Interpretea
  • Eserlekuaren erreserba lehen ilaran
  • Argibide pertsonalizatuak
  • Gorreriari buruzko jarraibideak zuzentzaileentzat

Beste desgaitasun mota batzuk dituzten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
  • Komunera joateko edo gelatik ateratzeko baimena
  • Krisi kasuetarako argibideak, elikagaiak hartzeko, medikazioa edo neurgailu eta aparatuak edukitzeko baimena
  • Aparteko gela

Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleentzako egokitzapenak (DEA edota AGNH):

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
  • Azterketa hasieran irakasleak azterketa ozen irakurtzea
  • Azterketaren egituraren berri eman eta argibideak modu pertsonalizatuan azpimarratu  ikasleak denbora antolatzeko
  • Azterketaren amaieran idatzitakoa ulergarria dela eta galdera guztiak erantzun dituela egiaztatu
  • Azterketaren amaieran ozen irakurtzea ikasleak idatzitakoa berrikusteko
  • Ordenagailua (posible diren ikasgaietan)
  • Eserlekuaren erreserba distrakzioak ekiditeko
  • Diskrezioz arreta deiak egitea arreta galtzen duenean
  • Azterketa amaitzeko falta den denbora adierazi
  • Dislexiari buruzko jarraibideak zuzentzaileentzat

Autismoaren Espektroko Nahasmenak (AEN) dituzten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
  • Komunera joateko edo gelatik ateratzeko baimena
  • Azterketaren egituraren berri eman eta argibideak modu pertsonalizatuan azpimarratu  ikasleak denbora antolatzeko
  • Ordenagailua (posible diren ikasgaietan)
  • Erreserbatutako eserlekua edo aparteko gela
  • Azterketa egingo den instalazioa aldez aurretik bisitatu