Desgaitasunak dituzten pertsonei zuzendutako beken eta praktiken deialdiak
- ONCE Fundazioaren "Oportunidad al Talento" Bekak
- Desgaitasuna duten pertsonentzako beka deialdia. Lantegi Batuak-en praktikak
- Bekak Fundación ONCE-CRUE. Desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzako praktikak
- Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak
- Unibertsitateko tituludunentzako Talentum beka. % 5eko erreserba desgaitasuna duten pertsonentzat
ONCE Fundazioaren "Oportunidad al Talento" Bekak
ONCE Fundazioaren beken programa, unibertsitateko ikasleen lan inklusioa bultzatzeko.
Programak desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleek graduko edo graduondoko titulua gainditzeko praktika curricularrak eta prestakuntza osatzeko curriculumetik kanpoko praktikak egin ditzaten errazten du.
Desgaitasuna duten pertsonentzako beka deialdia. Lantegi Batuak-en praktikak
Lantegi Batuak enpresak beka baten deialdia luzatu du,EHUrekin batera. Beka horren xedea, EHUko desgaitasunak dituzten ikasleen eta tituludunen enplegua lortzeko aukerak gehitzea da, Lantegi Batuak enpresaren lantegiren batean 6 hilabeteko praktika ordainduak (800€) eginez.
Bekak Fundación ONCE-CRUE. Desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzako praktikak
Desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzako praktika programa. Bere helburua kanpoko praktika akademikoak egitera bultzatzea da, lehen lan esperientziara sarbidea erraztuz eta lana lortzeko aukerak hobetuz.
Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak
Enpresetan lan-praktikak egiteko edo gazte-ekintzailetza bultzatzeko.
Unibertsitateko tituludunentzako Talentum beka. % 5eko erreserba desgaitasuna duten pertsonentzat
SEPI-Telefonica fundazioak beka horietarako deialdia egin du, unibertsitateko tituludun gazteei edo gehienez ere 30 ECTS kreditu gainditu gabe dituzten ikasleei edo lanbide-heziketako goi-mailako tituludunei TELEFonica lantokietan prestakuntza praktikoko aldiak emateko. Praktikak tutore batek gainbegiratuko ditu.
2023-2025eko deialdia
Interesatzen bazaizu, izena eman dezakezu prozesuari buruzko informazio guztia jasotzeko: bekak abian jartzeko datak, izena emateko webgunea, epeak, etab.