2025-2026 Graduazio ekitaldia
Date
01/10/2026, 17:30
Location
Location
Araba
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Farmazia Fakultateko graduazio ekitaldia
2026/10/01, 17:30
Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz Hiribidea 85, 01009 Vitoria-Gasteiz
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Farmazia Fakultateak 2025-2026 ikasturteko Graduazio Ekitaldia egingo du. Honako titulazio hauetako ikasleek parte hartuko dute: Farmazia, Giza Elikadura eta Dietetika, Elikagaien Zientzia eta Teknologia eta Ingurumen Zientziak graduetakoak, Farmazia eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradu Bikoitzekokoak eta, azkenik, Analisi Forentsea, Elikagaien Kalitate eta Segurtasuna eta Enologia Berritzailea masterretakoak.. Zeremoniaren aitabitxia Ivan Manuel Vicente izango da, Farmazia Fakultateko Farmakologia irakaslea.
Ikasturte honetan 249 ikaslek (haietariko 33 graduondokoetan) amaitu dituzte ikasketak. Graduko ikasleak honela daude banatuta:
Farmaziako graduko 12. promozioa: 112 ikaslek (78 emakume, 34 gizon) 48k euskaraz ikasi dute eta 64k gaztelaniaz.
Giza Nutrizioa eta Dietetikako graduko 14. promozioa: 33 ikaslek (26 emakume, 7 gizon) 15ek euskaraz ikasi dute eta 18k gaztelaniaz.
Ingurumen Zientzietako graduko 13. promozioa: 29 ikaslek (19 emakume, 10 gizon) 24k euskaraz ikasi dute eta 5ek gaztelaniaz.
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduko 13. promozioa: 27 ikaslek (18 emakume, 9 gizon) 14k euskaraz ikasi dute eta 13k gaztelaniaz.
Farmazia eta Giza Nutrizioa eta Dietetikako Gradu Bikoitzako 2. promozioa: 15 ikaslek (13 emakume, 2 gizon) 4k euskaraz ikasi dute eta 11k gaztelaniaz.
Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste:
Joxerramon Bengoetxea Caballero, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.
Mirari Ayerbe Díaz, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko dekanoa.
Karmele Mendiarach Murguiondo, Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluko idazkaria eta diruzaina.
Carmen de Vega Castaño, ACTAE Elkarteko Idazkaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Irakaslea.
María José Ibáñez Rozas, CODINE/EDINEO Elkarteko presidentea.
Daniel de Luis Rabadán, Euskadiko Ingurumen Zientzien Elkargo Profesionaleko presidentea.
Iván Manuel Vicente, Ekitaldiaren aitabitxia eta Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko irakaslea.
Ivan Manuel Vicente irakasleak emango duen hitzaldiaren ondoren, diplomak emango zaizkie espediente onena duten ikasle egresatuei, tituludun gainerako ikasleei, eta sariak emango zaizkie Farmazia Fakultateko GrAL/MAL onenei, EHU-Novaltia ikasgelak eta EHU I+Med Medikuntza Pertsonalizatuko Gelak babestuak. Halaber, ALAVESIA (Arabako Natur Zientzien Museoaren lagunen elkarteak) naturarekin eta Arabako lurraldearekin zerikusia duten GrALak sarituko ditu.