Passion for science 2026
Date
From 24/11/2026 To 25/11/2026
Location
Location
Araba
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Egun on,
EHU / i+Med Medikuntza Pertsonalizatuko Gelatik atsegin handiz gonbidatu nahi zaitugu 2026ko lll Passion for Science Congress kongresuan parte hartzera. Biomedikuntzaren, farmaziaren eta medikuntza pertsonalizatuaren arloko berrikuntza, ikerketa eta ezagutza zientifikoaren trukea sustatzeko topaketa hau azaroaren 24an eta 25ean egingo da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
Bi jardunaldi hauetan, profesionalek, ikertzaileek eta ikasleek esperientziak partekatzeko, sektoreko azken aurrerapenak ezagutzeko eta beste aditu batzuekin harremanetan jartzeko aukera izango duzue, zientzia, lankidetza eta berrikuntza sustatzeko diseinatutako ingurune batean. Kongresua diziplina eta ikuspegi desberdinak elkartzeko gune izango da, etorkizuneko erronkei elkarrekin erantzuteko asmoz.
Horrez gain, doktore-gaiek ahozko aurkezpenen zein poster zientifikoen lehiaketan parte hartu ahal izango duzue. Aukera paregabea izango da zuen ikerketa eta proiektuak komunitate zientifikoaren aurrean aurkezteko eta ikusgarritasuna emateko. Gainera, lanik onenek sari potoloak izango dituzte, ikerketaren bikaintasuna eta berrikuntza aitortzeko helburuarekin.
Kongresurako izen-ematea guztiz doakoa da, baita lehiaketan parte hartzea ere.
Datozen egunetan egitarau zientifikoa, lehiaketaren oinarriak eta izena emateko prozesuari buruzko informazio gehigarria helaraziko dizkizuegu. Informazio hori guztia kongresuaren webgunean ere eskuragarri izango duzue.
Izen-ematea, ordea, dagoeneko zabalik dago; beraz, anima zaitez eta eman izena!
Adeitasunez,
lll Passion for Science Congress Batzorde Antolatzailea.
Email: info@passionforsciencecongress.com Office:+34 945 561 134
Programa: https://passionforsciencecongress.com/
Izena ematea: https://passionforsciencecongress.com/registration/