GrAL onenen sariak

GrAL onenen sariak

Medikuntza Pertsonalizatuko UPV/EHU i+Med Gelako jardun eremuarekin zerikusia duten Gradu Amaierako Lan onenak saritzeko Farmazia Fakultateak i+Med GELAKO SARIEN deialdia egiten du. Deialdi honen helburua ikasturtean aurkezten, defendatzen eta ebaluatzen diren UPV/EHUko Farmazia Fakultateko ikasleen ezaugarri horietako lanik onenak aitortu, agerian jarri eta saritzea da.

Proposamenak elektronikoki aurkeztu behar dira Medikuntza Pertsonalizatuko i+Med Gelaren webguneko formularioaren bidez.

Galderak helbide elektroniko honetara bidal daitezke: aulaehu-imasmed@ehu.eus

2024-2025 IKASTURTEKO GrAL ONENEN SARIAK

Bi sari banatuko dira Gradu Amaierako Lan hoberenei zuzenduak: lehenengo saria 600 €-koa izango da eta bigarrena, aldiz, 400 €-koa.

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 25ean hasi, eta 2025eko urriaren 15ean amaituko da.

OINARRI ARAUTZAILEAK

FORMULARIOA

EBAZPENA