autogestioa_autogestion

Praktika Tutelatuen Autogestioa

PROZEDURAREN LABURPENA

1.- Inongo izapiderik hasi baino lehen, ikasleak Praktika Tutelatuen autogestioa egiteko asmoa duela esan behar dio Kanpoko Praktiken dekanordeari (emailez: ff.praktikak.dekanordea@ehu.eus), enpresa, herria eta helbidea adierazita. Enpresa ezin izango da egon Fakultateko praktika-eskaintzaren barruan.

Ikasleek ezin dute beste kudeaketarik egin dekanordearen oniritzia izan arte. Ikaslearen eta enpresaren arteko harremana aldez aurreko oniritzirik gabe egiten bada, autokudeaketa-eskaera zuzenean baztertuko da.

Praktiken autogestioa atzerriko enpresetan ezin da egin. Praktika horiek mugikortasun programa baten barruan egin behar dira.

Farmazia Graduaren kasuan, Euskadiko, Errioxako edo Kantabriako farmazia bulegoekin edo ospitaleekin ezin izango da autogestiorik egin.

2. Ikaslea bere aukerako enpresarekin edo erakundearekin harremanetan jarriko da behin aurreko oniritzia jaso duela.

3. Ikaslea enpresarekin/erakundearekin harremanetan jarri eta haren onarpena lortu ondoren, enpresak Kanpoko Praktiketako dekanordearekin harremanetan jarri beharko da posta elektronikoz ff.praktikak.dekanordea@ehu.eus 
Postan, Praktika Tutelatuak egiteko ikaslea onartzen duela adierazi behar da eta enpresa/erakundearen fitxa beteta erantsita bidali:

Farmaziako Gradua - BERRIA

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua - BERRIA

Ingurumen Zientzietako Gradua - BERRIA

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua - BERRIA

Dekanordeak fitxa hori Beteta jaso arte, autokudeaketa ez da formalizatutzat emango.

Autokudeaketak formalizatzeko epea plazak esleituko diren eguna baino hilabete lehenago amaituko da. Gradu bakoitzerako egutegia Egelan eta Fakultatearen webgunean kontsulta daiteke.

4. Kanpoko Praktiken Dekanordea enpresa/erakundearekin egin beharreko kudeaketa egiteaz arduratuko da. Aipaturiko zentroa autogestio-prozedura hasi duen ikasleari esleituko zaio eta, beraz, ez da agertuko ondoren praktiketako plaza aukeratzeko deituko diren ikasleen zerrendetan.

5.- Enpresa/erakundeak, hala nahi  izanez gero, hurrengo ikasturteko Fakultatearen Praktika Tutelatuen plaza-eskaintzan parte hartuko du. Enpresa/erakunde hau ezin izango da aukeratu hurrengo urteetan autokudeaketak egiteko.

6.- Kanpoko Praktika Akademikoen Araudiaren arabera, praktikaldian ezin dute inolako kontratu-harremanik izan Praktika Tutelatuak egingo diren zentroarekin (enpresa, erakunde edo erakunde publiko edo pribatua edo unibertsitatea bera). Praktika Tutelatuen arduraduen dekanordeak eman ezean.
Baimena eskatzeko, ikasleek Instantzia Praktika Tutelatuen ardura duen dekanordeari: ff.praktikak.dekanordea@ehu.eus bidali behar diote, kontratuaren fotokopia bat erantsita Instantzian kontratuari buruzko datuak adierazi behar dira.

Instantzia.docx - Instantzia.pdf

7.- GND, IZ eta EZT titulazioei dagokienez, praktikak UPV/EHUko antolakuntza-unitate batean egiten badira, antolakuntza unitate horren arduradunak (saila edo ikerketa-taldekoak) baimen eskaera egin beharko du III Eranskina betez,  kanpoko praktika akademikoen programan parte hartzeko.

​​​Praktika ikerketarako diruekin ordainduko bada, dagokion Campuseko Errektoreordetzari eskatu beharko dio baimena. Praktika ikerketarako diruekin  ez bada ordaindu behar: praktika irakaskuntza zentro batean burutuko bada, baimena eskatu beharko zaio Zentroko Dekanotzari; eta, praktika Errektoreordetza batean burutuko bada, dagokion Errektoreordeari baimena eskatu behar zaio.

Epea: enpresa/erakundearen onarpena eta betetako fitxa jasotzeko epea plazen esleipen eguna baino hilabete bat lehenago amaituko da.