Manuel Laborde Werlinden Sarien 25. Edizioa
Date
27/11/2025, 12:00 - 14:30
Location
Location
Guillermo Martinez Gradu-aretoa - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Audience
UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak eta BIC GIPUZKOAk, ENTREPRENARI Programaren bitartez, “MANUEL LABORDE WERLINDEN” Sarien 25. edizioa bultzatu dute. Programaren helburua pertsona ekintzaileak sustatzea, aholkatzea eta laguntzea da, baita UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean enpresa berritzaileen sorrera sustatzea ere.
Sarien 25. urteurrena dela eta, edizio honek urteurreneko sari berezi bat izango du. Sari hori deialdiaren helburuak betetzeaz gain, genero-berdintasunarekin, jasangarritasunarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin duten konpromisoagatik nabarmentzen diren proiektuei emango zaie.