Session
Diplomak banatzeko ekitaldia (2024-2025 promozioa)
Date
10/10/2025, 18:00
Location
Location
Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Audience
- Izen ematea. Ezinbestekoa da izena ematea irailaren 26a baino lehen esteka honetan:
http://go.ehu.eus/gie-diploma - Ospakizun lekua: MUSIKENE (Auditorium) - 2025/10/10
- Laguntzaileen gonbitak jasotzeko. Egun berean izango da, urriaren 10ean, 16:45etatik 17:15etara, MUSIKENEKO hallean.
- Talde argazkia, titulazioaren arabera: (ORDURAKO ETORTZEA ESKATZEN DA)
- Lekua: MUSIKENE (Auditorium)
-
GARRANTZITSUA: Talde bakoitzak Auditorioan egon beharko du adierazitako ordua baino 5 minutu lehenago, argazkiaren antolaketa errazteko eta guztiak bere taldean ateratzen direla ziurtatzeko.
- Ordena:
- ARKITEKTURA TEKNIKOKO GRADUA, 16:45ean
- INGENIARITZA ZIBILEKO GRADUA, 16:55ean
- INGENIARITZA ELEKTRIKOKO GRADUA ,17:00ean
- INDUSTRIA ELEKTRONIKAREN ETA AUTOMATIKAREN INGENIARITZAKO GRADUA, 17:05ean
- INGENIARITZA MEKANIKOKO GRADUA, 17:15ean
- GRADU BIKOITZA: INGENIARITZA MEKANIKOA + INDUSTRIA ELEKTRONIKAREN ETA AUTOMATIKAREN INGENIARITZA, 17:20ean
- MASTERRAK, 17:25an
- Diplomak banatzeko ordena. Ordena alfabetikoz egingo da. Diploma jaso bezain laster, buelta eman eta bertaratuei begira daudelarik, argazki bat egingo zaie elkarrekin agertokian:
- ERAIKUNTZA GRADUAK
- INDUSTRIA-GRADUAK
- MASTERRAK
- ADITUA
GARRANTZITSUA: Auditorioko sarbidea 17:50ean itxiko da.
- Aperitiboa. Diplomak banatzeko MUSIKENEko ekitaldia amaitu ondoren, aperitiboa eskainiko da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako bigarren solairuan.