Breadcrumb

Asset Publisher

DEIALDIA IREKIA

Trantsizio Bekak Programa 2025, 3 hilabeteko praktika egonaldiak

Trantsizio Bekak Programa 2025

Eusko Jaurlaritzaren “HEZKUNTZA ESPARRUTIK LAN-ARLORA IGAROTZEA” programako bekei buruzko informazioa:

Beken baldintza orokorrak:

  • 3 hilabeteko praktika egonaldiak. Astean 30 ordu, hiru hilabetez 360 ordu
  • 3 hilabetetan 1500 € ikasle bekadunarentzat
  • Beka onuradunak izan daitezke:
    • 2024/25an 4. mailan dauden ikasleak
    • 2024/25an gradua bukatzen dutenak
    • 2025/26an 4.mailan egongo diren ikasleak
  • Egonaldiak noiz egin daitezke?
    • 2024/25an 4.mailan dauden ikasleek:
      • Ekaina-uztaila-abuztua edo
      • Uztaila-abuztua-iraila
    • 2024/25an graduatutakoek eta 2025/26an 4. mailan egongo direnek:
      • Urria-azaroa-abendua
  • Noiz aurkeztu behar dut eskaera? GIE_Donostiako ikasle gisa parte hartzeko eskaera bidaltzeko epe-mugak, egonaldiaren hasiera dataren arabera:
    • Ekainean hasteko: 2025/05/15ra arte
    • Uztailean hasteko: 2025/06/04ra arte
    • Urrian hasteko: 2025/07/04ra arte
  • GIE_Eibarko ikasle gisa parte hartzeko eskaera bidaltzeko epe-muga: 2025/05/19. Plaza librerik geratuz gero, eskaera egiteko epe berriak jakinaraziko dira posta elektronikoz.
OHARRA: 4. mailako ikasle gisa parte hartzen baduzu, ezin duzu titulua eskatu egonaldia bukatu arte
Parte hartze eskaera lehenbailehen bidaltzea gomendatzen dizugu. Bekak eskaerak iritsi ahala esleituko dira. Enpresa zure kabuz bilatu dezakezu. Kasu horretan, parte hartze eskaera bidaltzen duzunean, adierazi zein enpresarekin adostu duzun parte hartzea.
Ezgaitasunak dituzten hautagaientzat erreserbatutako plaza lortzeko interesatuta dauden ikasleek, ezgaitasun mailaren aitorpen agiria eta beren datuak Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Arreta Zerbitzura bidali behar dituzte ahal den azkarren (eta beti https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/home helbidean argitaratutako daten aurretik), hurrengo helbidera: discap@ehu.eus

Parte hartzeko interesik baduzu, bidali e-posta bat:
gie.praktikak@ehu.eus (GIE_Donostiako ikasleak)
gie-eibar.praktikak@ehu.eus (GIE_Eibarko ikasleak) helbidera ondorengoak adieraziz:

  • e-postaren gaia: ikasleTB2025-izenabizena
  • Mezuan adierazi:
    • Izen abizenak eta NAN Zkia
    • Ikasten duzun titulazio
    • Zein epetan egin nahiko zenukeen egonaldia

Deialdiari buruzko informazio osoa lotura honetan aurki dezakezue: Trantsizio bekak - Praktikak eta Enplegua - UPV/EHU