Breadcrumb

Asset Publisher

URRIAK 9: Enpresa Egunaren hirugarren edizioa Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean

2024/10/09, 11:00-14:15 Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibarko atala). Otaola etorb. 29. -20600- Eibar (Gipuzkoa)

Urriaren 9an, asteazkena, 11:00etatik 14:15era, III. Enpresa Eguna ospatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren. Ekitaldi honen helburua enpresak eta ikasleak harremanetan jartzea da.

Enpresa bakoitzak 10 minutu izango ditu bere burua aurkeztu eta bilatzen duten profila azaltzeko. Ekitaldiaren helburua da enpresek Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko 3. eta 4. mailako ikasle eta titulatuen aurrean beren burua ezagutarazteko aukera izatea. Horrela, zuzeneko harremanaren bidez, in situ elkarrizketa txikien bidez, enpresan praktikak, eta kasu batzuetan Ibilbide Dualeko egonaldia enpresan ere, eskaini ahal izango dira, gradu-amaierako lanak garatzeko proposamenak egin, edota etorkizuneko balizko lan-kontratuak lotu ere. Ikasleek aukera izango dute inguruko enpresen eskaintza osotasunean ikusteko eta, gainera, enpresekin eskolan bertan zuzenean harremanetan jartzeko aukera paregabea izango dute aurrez aurreko elkarrizketen bidez.

Parte hartuko duten 14 enpresen artean daude: ekintzailetza arloan, Debegesa eta BIC Berrilan, ibilbide dualeko arloan, Tekniker, Masermic eta Ingeteam, enpresa ikasgeletan Centro Stirling, eta ohiko enpresa praktiketan, Goiener, Tecasol, Iberdrola, Xunzel, Grupo Iberalia, Giroa, Aiala Vidrala eta Basque Energy Cluster.