Eskolako ikasleak Hondarribiko Hondakin Uren Araztegian (Atalarreka)
First publication date: 03/04/2025
Martxoaren 19an, asteazkena, Ingeniaritza Zibileko Graduko Ingurumen Ingeniaritza eta gure Eskolako Ingeniaritza Zibileko eta Arkitektura Teknikoko Ingeniaritza Gradu Bikoitzeko ikasleek Hondarribiko hondakin-uren araztegia (Atalarreka) bisitatu zuten.
Txingudiko Zerbituak-eko Samuel Vazquez eta Andoni Altunak azaldu zuten plantaren funtzionamendua, baita etxeetako komunetan eta harrasketan eta beste instalazio publiko eta industrial batzuetan botatzen diren hondakin desegokiek sortzen dituzten arazoak ere. Oso ohikoak dira saneamendu-sareak osatzen dituzten hodietan buxadurak sortzen dituzten toallatxoak eta prozesua luzatzen eta zailtzen duten koipeak eta olioak.
Instalazioak, sortutako lohien aprobetxamendu integralerako sistema bat du (biogasa sortzea plantaren energia-hornidurarako; nekazaritza-substratua).
Samuelek eta Andonik, gainera, aurre egin beharreko erronkak aurkeztu zituzten: euri-urak eta banandu gabeko hondakin-urak kudeatzeko sistemak arriskutsuak dira euri-garaietan, ezin baitira ur-goraldi handiak tratatu. Azaleratzen ari diren kutsatzaileak ere nabarmendu dituzte, hala nola sendagaiak, drogak edo mikroplastikoak. Erronka berriak dira horrelako instalazioetarako, eta inpaktuak murrizteko beharrezko prestakuntza duten profesionalak behar dituzte.
Eskerrik asko Samuel eta Andoni!!
