Graduazio-ekitaldia Eibarren
Date
25/09/2026, 18:00
Audience
Ostiralean, irailak 25, 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean 2025-2026 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izango da.
Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko XII. promozioko titulatuei eta Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan masterra IX. promozioko titulatuei banatuko zaizkie diplomak.
Juan Ignacio Perez, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburua, Marian Iriarte, EHUko Harremanen Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Iker Laskurain Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria eta Alain Ulazia Eibarko ataleko koordinatzailea ekitaldiaren buru izango dira.
EGITARAUA
- Sarrera.
- Alain Ulazia, Eibarko ataleko koordinatzaile jaunaren hitzak.
- Jon Iraola, Eibarko alkate jaunaren hitzak.
- Iker Laskurain, EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendari jaunaren hitzak.
- Ander Aurrekoetxea, Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko lehen promozioko ordezkariaren hitzak.
- Ikasleen ordezkarien hitzak.
- Graduko diploma banaketa.
- Masterreko diploma banaketa.
- Langileei esker onak.
- Marian Iriarte, EHUko Harremanen Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreorde andrearen hitzak.
- Amaiera. Juan Ignacio Perez, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburuaren hitzak.
- EHUko abesbatzaren emanaldia.