Breadcrumb

Asset Publisher

Session

IV. ItsasEibar jardunaldia, Itsas Energia hitzaldiak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren

Otsailaren 11n, 11:30ean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko San Andres aretoan, itsas energiaren azken berrikuntzak aurkeztuko dira IV. ItsasEibar jardunaldian.

Programa:

  • 11.30, Jesus Mari Blanco, Ingeniaritza Energetikoa saila, EHU: "Master Erasmus Mundus, REM++”.
  • 11.50, Alain Ulazia, Ingeniaritza Energetikoa saila, EHU: "Enlight: Next Generation Offshore”.
  • 12.10, Hodei Ezpeleta, EHU phD. "Proyecciones futuras de la energía marina en el Cantábrico".
  • 12.30, Nahia M Iturricastillo, Maynooth U, Irlanda, phD. "Tendencias futuras de las cargas del oleaje contra estructuras offshore”.
  • 12.50, José Antonio Cortajarena, Teknologia Elektronikoa saila, EHU: "OWC with different electric generators”.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, bere Eibarko atalean, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako gradua irakasten du, energia iturri hauen erabilera, energiaren aurreztea eta trantsizio energetikoaren nondik-norakoak irakasten dituena. Bere irakaskuntza-jardueren barruan, ikasleen ezagutza jardunaldi osagarriekin sakontzea bilatzen du honelako jardunaldi teknikoekin. Jardunaldi hauek herritarrei ere zabalik daude, une honetan gizarteak arlo energetikoan dituen erronkak ezagutzera emateko.

Sarrera librea da, lekua bete arte