Breadcrumb

Edukia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola ari da BerrAktibatu+ programan parte hartzen, “energia-igogailuaren erabilera” arloan.

First publication date: 20/11/2019

Image

UPV/EHUren Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola ari da 2019/20 ikasturte honetan BerrAktibatu+ programan parte hartzen, “energia-igogailuaren erabilera” arloan.

Helburuak

  • Energia aurrezteko neurriak bultzatzea, ikastegiko igogailuak zentzuz erabilita, eta, norberaren eta planetaren osasunaren mesedetan, eskolako kolektibo guztien artean bizitza eta kontsumo neurri berriak hartzeko beharra sustatuta.
  • Ikastegiko langileei eta ikasleei Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) ezagutaraztea, dibulgazio kanpainen eta lan tailerren bidez.

Helburu hauek zuzen-zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH): 3. GIH (osasuna eta ongizatea),  11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorrak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Ekintza taldea

Taldea Eskolako kolektibo guztietako kideek osatzen dute, ikastegiko zuzendaritza lagun dutela: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Berraktibatu+ programaren koordinatzailea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan: Harremanetarako Informazioa

Mercedes Urgoiti Aguirre
Administrazio-burua
Posta-e:gie.administrazio.burua@ehu.eus