ENPLEGURAKO ORIENTAZIOA: Informazio saioa azaroaren 17an
First publication date: 12/11/2020
Asteartean, azaroaren 17an, 11: 00etan, BlackBoard Collaborate bitartez egingo den "Enplegurako orientazioa" izeneko saio informatibora gonbidatzen zaitugu. Jardunaldia 4. mailako ikasleei zuzenduta dago.
Parte hartuko dute:
- Ibon de la Granja, UPV/EHUko Gipuzkoako Enplegu Guneko teknikaria.
- Violeta Morcillo, EURES sareko aholkularia Gipuzkoan. EURES (EURopean Employment Services), enpleguaren lankidetzarako eta langileen joan-etorri askerako sarea da.
- Karmele Arozena, BIC Berrilan Gipuzkoako Kalitate eta Komunikazio arduraduna.
Hau da erabiliko dugun BBC saioa: https://eu.bbcollab.com/guest/632e78fb5f7d4b7d9370675e55cd1d02