Breadcrumb

Asset Publisher

OTSAILAK 16: Enpresa Eguna Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan

First publication date: 11/02/2022

Hurrengo asteazkenean, otsailaren 16an (14:30-18:30), gure eskolan ospatuko dugu ENPRESA EGUNA 2022 jardunaldia.

3. eta 4. mailako ikasleei bideraturik dago baina masterretako zein ikasketak pasa den urtean amaitu zituzten ikasleentzat irekirik dago. Parte hartu nahi baduzue ikasle korreora bidalitako formularioan apuntatu behar zarete datorren astelehenerako (otsailak 14).

Helburu du enpresak eta ikasleak harremanetan jartzea. Enpresek aurkezpen bat egingo dute eta ondoren ikasleek beren curriculumak eman ahalko dituzte.

Balio handiko enpresek parte hartuko dute; honako hauek, hain zuzen: AFM Cluster, Biele Group, Loire Gestamp, Ikerlan, Ulma, Tekniker, CAF Group, CAF SA, Leartiker, Orona, Ingeteam Indar Machines, ABB Niessen, Tecnipesa, Inzu Group, Danobatgroup, Ibermatica, Katealegaia, Zuccheti software, Grupo Amenabar, Construcciones Moyua, Grupo Campezo, AFRY Solution, Construcciones Sukia, IDEKO, Girder Ingenieros, KREAN, Proyectos ONDDI eta CEIT.