Breadcrumb

Edukia

Erakusketa: Unibertsitate Inklusiboa V. Kartel lehiaketa 2021

First publication date: 01/02/2022

Image

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak lehiaketaren V. ediziorako deialdia egin zuen unibertsitate inklusiboaren adierazgarri izango den kartela aukeratzeko. XXI. mendeko unibertsitate inklusiboa, hau da, desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle guztiei ikasketetan eta unibertsitateko jarduera guztietan sarbidea eta parte hartzeko aukera berdintasuna emango diena.

Lehiaketaren helburua da ikasleek inklusioari buruz hausnartzea eta proposamenak kartel batean isla ditzaten. Izan ere, kartel irabazlea inprimatu egiten da, gero unibertsitateko ikastegi guztietan ikus dadin.

Bosgarren edizio honetan, UPV/EHUko hiru campusetako titulazioen graduko, graduondoko eta masterreko ikasleen 43 kartel jaso ziren, eta horietatik 15 aukeratu ziren erakusketa ibiltari bat egiteko. Eta  aukeratutako horien artetik daude kartel irabazleak. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan ikusgai egongo da otsailaren 28ra arte.

Hauek dira saritutako kartelak:

  • 1. saria

Kanona, Haustura, Loturak: Unai Mugarra Fernández, Arkitektura Masterra.

  • 2. saria

En el mismo camino / Bide berean: Javier Navarro de Almeida, Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua

  • 3. saria

Carácter de presente y futuro: Alejandra Rastrilla Rodriguez, Gizarte Komunikazioa Doktorego Programa