Breadcrumb

Edukia

Mikel Sarasola Artolazaga, Eskolako ikasle ohia, Francisca de Aculodi Sariaren irabazle

First publication date: 04/03/2021

Image

Francisca de Aculodi sariak Gradu Amaierako lanetan genero-ikuspegia sartzea aurreikusten du jakintza-arlo desberdinetan (Artea eta Giza Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak eta Osasun Zientziak). Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan graduatua den Mikel Sarasola Artolazagak, Ingeniaritza eta Arkitektura atalean jaso du saria, ‘Espainiako erresumako eta Poloniako pobrezia energetikoaren analisia’ GRALagatik, Oihana Aristondo Etxeberria eta Eneritz Onaindia Gerrikabeitia irakasleen zuzendaritzapean.

Mikelek dioenez, “Espainiako eta Poloniako pobrezia energetikoa aztertzen duen lan bat egin dut. Nire helburu nagusia pobrezia energetikoa pairatzen duten etxebizitzen identifikazioa izan da, ondoren hauek beste aldagai batzuekin gurutzatu ahal izateko”.

Lan honetan, azpimarratzen du, “generoaren aldagaiak pisu nabaria izan du. Nire ustez pobrezia energetikoa genero-ikuspegitik aztertzeak mota honetako lanek normalean azalarazten ez duten arazo bat islatzen duelako: emakumeak energetikoki ere pobreagoak dira”.

Informazio gehiago: Campusa