Asset Publisher

SICUE/SENECA programa 2022-2023 deialdia ireki da

First publication date: 14/02/2022

Eskaerak egiteko epea: 2022eko otsailaren 11tik 25ra

% 33ko desgaitasuna edo handiagoa daukaten ikasleak harremanetan jarri beharko dira UPV/EHUko ikastegiko koordinatzailearekin, esateko SICUE eskari bat egin dutela GAURen bidez, eta berari emateko bere desgaitasun mota eta maila egiaztatzen duen ziurtagiria edo txartela.

Aurtengo ERASMUS-AL-BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.

DIRU LAGUNTZAK
- Ez dago Seneca bekarik.
- Bai, bada Eusko Jaurlaritzaren laguntza orokorreko beka. Baldintza akademiko eta ekonomikoak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik. Hortaz, diru laguntza hau jasotzen ari diren ikasleek eska dezakete. Ikasleak dira laguntza behar den epean eta adierazitako tokian eskatzeko arduradunak. Nazioarteko Harremanetako Bulegoak ez du laguntza hau kudeatzen.

Informazio guztia Nazioarteko Harremanak web orrian.