Tailerra: COMUNIDADES ENERGÉTICAS. Poner la energía en manos de la ciudadanía.
First publication date: 07/03/2023
• 2023/03/15 eta 2023/03/22, 15:30-17:30 • San Andres aretoa. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibarko atala) • Izen-ematea nahitaezkoa da
Martxoaren 15ean eta 22an, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibar) San Andres aretoan, “Comunidades Energéticas. Poner la energía en manos de la ciudadanía” tailerra emango da.
Tailer hau Eibar Clima Lab (Climathon Eibarreko antolatzaileak) eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibar) irakasle Alvaro Campos eta Aitor Urrestik antolatu dute. Tailer honen helburua ikasleei esperientzia praktiko bat hurbiltzea da, zertan datzan eta nola jarri behar den abian komunitate energetiko bat, datozen urteetako herritarren trantsizio energetikoaren ardatzetako bat izango dena. Energia berriztagarrien ingeniaritzaren arlotik, zeregin aktiboa hartu behar dugu aholkularitza teknikoan eta komunitate horiek sortzen laguntzean.
Programa:
Lehen saioa (martxoak 15):
- Sarrera: Alfredo Bezos (Climathon Eibar-eko antolatzailea)
- Ponentzia teknikoa: Álvaro Campos (GIE-Eibarko irakaslea)
- Esperientzia praktikoa: Raquel Riera (Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko ikaslea) eta Danel de Prado (ingeniaria, GIE-Eibarko ikasle ohia) Climathon Eibarreko finalistak 2021ean eta 2022an, komunitate energetikoekin lotutako erronkekin.
- Esperientzia aktibismotik: Arrate Zelaya (MGI Mugarik Gabeko Ingeniaritza).
Bigarren saioa (martxoak 22):
Eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko eta espiritu sortzaile eta parte-hartzailea pizteko gunea eratuko da.
Irakasle-taldeak Komunitate Energetiko bat diseinatzea eta sortzea proposatuko du, benetako kasu batetik abiatuta.
Jardunaldia Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko ikasleei zuzenduta dago.
>> Izena emateko formularioa bete (martxoaren 13a arte).